LARRAINE / IRATI

LARRAINE
Basabürüko ibar exkerrean, 208 bizizale


LOGIBAR ostatu eta jatetxe
Holzarteko zubialako bide sartzean
Zabalik martxoaren 1tik azaroaren 30ala

Mendizaleen aterpe berezitua
Kristine eta Dominika (euskara dakie) 05 59 28 61 14




ETCHEMAITE ostatu, jatetxe eta hotel
Larraineko karrikaren erdian

 Pierrek gastronomia mailako sukaldaritza egiten du eta  Xiberoko Turisma agentziaren buru da.
Pierre (euskaraz amiñi bat) : 0559286145


ELIZA
Hanitxetan berrantolatua izan den Eliza: lehen kapera 1174koa da, 1655an handitua (zeinutegia) eta 1960 hamarkadan oraikotua.
Altare aitzinea karratua da (beste elizetan erdi borobila denean) eta Cistersien eragina erakusten du.  Altare gaineko bi kupula amiragarriak, gotiko berantiarrekoak,  ikustekoak dira. Aitzinekoak zortzi adarretako izarra itxuratzen du, erdian axuri bat eta Jehovah idatzia, eta harriaren itzulian gotiko idatzia: berterreche mariti marian = Marianak Berterreche bere senarrari (2009an V.Steinouk argitaratua). Beste kupulan zortzi ostodun lilia edo lorea, erdiko harrian arrano bat hegalak zabalik eta inguruan idatzia dom boyer - 1655. Boyer hori Biarnoko Sauvelade fraidetxeko burua, fraidetxea horrek 1174an eskuratu zituen Larraineko Eliza eta lur hanitx, mugaraino, San Jusefe eliza den eskualdea; jadanik bazituen ontasunak : Aragoia, Jaca, Huesca, Bayo, Aierbe. Biarnoko Gaston IVek eraiki zuen Sauveladeko fraidetxea eta Aragoiko Santxo Ramirezekin borroka eramaten zuen Moroen kontra, eta han bildu harrapakinekin eliza eta fraidetxea hanitx erakitzera bultzatu.
Elizaren kupularen erdian Berterrechen aurkitzea harrigarria da, ez baita katoliko personaia eta hor agertzen da beraren hiltzeak izan zuen oiarzuna: kantua, Etxebarreko harria eta duela hiru urte jakin den Elizako kupulako idatzia.