MAULE

Maule
3218 bizizale, Xiberoan 13.000
http://www.soule-xiberoa.fr/eu/lurraldea-eta-turisma/xiberoko-turisma-buelegoak.html


XIBERO ostatüa
Zabalik asteartetik igante goizeala
Ostatü eta ogiarteko
Bi arrotzain gela
Margarita (eüskara ba daki) : 05 59 28 43 41





GAZTELUA

Aitzin historiako gaztelu baten leküan zurrezko etxe azkar bat eraikia izan da 1023an. 1125an Gassion izeneko Xiberoko bizkondeak harrizko gaztelü azkar bat eraiki züan, Iruneako Alfonso Borrokalaria  erregearen lagungoarekin.
Gerlaren egiteko diru beharren asetzeko, Frantziako Louis XIII.ak Xiberoko lur amankomünak saltzera eman zütüan eta De Treville kondeak erosi zütüan 74.000 libratan. Laborariak eta Xiberoko Estatüak kexü ziren saltze horrekin eta 60.000 libra bildü zütüen Pariserat beren interesen defendazale talde baten igorteko. Han auzia irabazi züen eta sosa galdü. Louis XIII kexatü zen, gaztelüaren desegitea manatü (herritarrek 4.000 libra pagatü hortarako)  1642an eta lürren berriz erosteko ahalmena eman : apezek eta nobleek 84.000 libra, aldiz herren estatüak 93.000 libra.  Louis XIVek gaztelüaren berriz eraikitzea manatü züan 1648an, orai ikusten den maneran, gastüak herritarren gain egonez.
Horrenbeste zorrez kexü, herritarrak altxatü ziren Matalaz bürü hartüz 1661an.


ÜHAITZA akanpaleküa, Atarratzeko bidean
Zabalik Bazkorik Ürrietala
Oihaletxe, etxola eta auokarabana
Mixele (eüskara ba daki): 05 59 28 18 79