OSPITALE PE

1200 urteean Aragoiko Santa Kristinako Agustindarrek eraikia izan da, manera berezi eta ederrean: lau hegaletako eraikuntza, kupulan zortzi adarretako izarra edo gurutzea, mujedar "mucharabieh" leihoak, etab.
Espainiako Berkonkista garaian eraikitzea erabaki zuten Agustindarrek, Konpostelako bidean leku baten izaiteko, Naves de Tolosako gudukaren garaian, Kristauen indarren bermatzeko? Edo Jerusalemeko Salomonen katedralako ikurra (zortzi adarreko gurutzea) hartuz, Gurutzada berri baten bultzatzeko? Edo Antso Handiak Konpostelako bidea antolatu nahi zuen, Kristautasuna bultzatzeko Nafarroako erresumaren baitan? Edo denak batera...
San Bladi egunean, Elizako santuaren besta otsaileran 3an da, ohidurako errito bat egiten zen elizaren ondoan: laborariek beren behien eta idien buztaneko ile zonbait mozturik ekarten zituzten eta su emaiten zuten, kabaleen osagarriaren honetan!



LAUSSET jatetxea
Zabalik: ostegun goizetik astelehen gauera, eta uztaila agorriletan egun oroz.
Maialen (euskara ba daki): 05 59 66 53 03